Ezne axuriak etxalte batetan sortzen eta hazten dira. Bere amaren errapeko eznearekin baizik ez da elikatzen eta beste janaririk ez dü hartzen. Prebentziozko edo sendagarri diren osagarri tratamentü güziak debekatürik dira.
Pirineoetako ezne axurien ekoizpena leküko hiru arraza desberdinetarik horra da :
– Manex bürü beltza
– Manex bürü gorria
– Eüskal biarnotarra
Ehaite adinak ez dütü 45 egün igaraiten eta hezürdüra haboroenik 11kg-koa da.Pirineoetako ezne axuria Ürrietaren 15etik Arramaiatzaren 15elako sasuko ekoizpen bat da. Eznearekin baizik ez beita elikatzen, eta ehaite adina oso gazte beita, Pirineoetako ezne axurien haragia samürra da eta gozo arhin bat badü.
Pirineoetako ezne axuria, natüralki, lürraldeko ardi hazleen trebetarzüner lotürik diren berezko kalitateer esker Label Gorri / IGP desmartxa ofizialean sartzen da.