Behikia

Axuria Kooperatiba

Idikia

Salbüespenezko haragi bat

– Axuria kooperatiban haütaketa bereziko arrazak lantzen dütügü. Hala nola Blonde d’Aquitaine eta Limousine haragizko behi arrazak gehienik lantürik dira.
– Hazkuntza modelo sinple eta tradizionala. – Irabazte emaitza azkarrak.
– Iholako haragi gozo eta eztia Jatetxe eta handizkarientako, AXURIA-ko haragia, mozketa eta moldatze desberdinetan aurkezteko ahalmena bada.

Herriko segürtamena 

Axuria kooperatibaren helbürüa, Eüskal Herrian bermatzen den haragiaren ekoizpen ziklo osoaren proposatzea da. Üngüramena babestüz, hazkuntza eta bertako ekonomia süstengatü nahi dü.

Hobeki ezagütü

Idikia

Axuria kooperatiba, Blonde d’Aquitaine eta Limousin arrazako behi hazleez osatürik da. Haien haragiak emaitza hon, eta gozotsüak erakusten beitütü, bi arraza horik ezagünak dira.
Hazleek betidanik, kabaleak eta üngürüan düen izadia errespetatzen dütüan ohizko hazkuntza bat aplikatzen düe.
Hazkuntzak, orokorrean, sortzale/gizenarazle dira. Horik üngürüan dütüen baliabideak balioztatüz (sorho eta mendietako belharrak, etxaltetarik horra diren bazkak) ekoizpenari bürüz üngüratürik dira.
Zereal, arto eta proteinek (belhar, argibelhar, kolza edota soja zokorre) kabalen bazka osatzen düe. Janari horrek behiari energia ekarten deio eta ondotik, proteinek giharren garapena lagüntüko düe, arren haragiaren kalitatea hobetüko ere.
Arrasortze ziklo bat beno haboro egin düen behien ehaitean, 7 eta 10 urte artekoak dira. Haien hezürdüraren bataz bestekoa 590kg-koa da.
Azken sei hilabeteetan kabalek biltzen düen gizentatzeak haragiari kalitate güziak ekarten deitzo. Hala nola, bere gizeneztatüa, samürdüra, goxotarzüna eta nola ez, bere gozoa.

Proposatzen dautzüegü...

Idikiaren moztea

Profesionalek eginik, profesionalentako

GURE BANATZE BIDEA

OHIZKO HARATEGIAK

SÜKALTARITZA

HARAGI HANDIZKARIAK

TALDE SÜKALTARITZA