Accueil / Nos actualités / Axurkia, ideia hun bat eguberriko !

12/2022

Axurkia, ideia hun bat eguberriko !

37/83/a8ebded8cac8bca4f931cbc4ab34.jpg
Urte bukaerako bestak hurbiltzen ari dira, denek elgarrekin gustatzeko, lagunekin ala familiarekin besta egiteko parada.
 
Estatu Batuetan eguberriko txitxia indioiloa da. Baina hemen, Euskal Herrian hainbat haragiren hautua badugu. Tradizioak hautsi eta eguberriko ezne axurkia prestatzen ahalko duzue. Hainbat puxka jaten ahal dira. Sartzean esne axurki gurintxoak egiten ahalko dituzue, zartainan eginik, gustu hun bat emaiten die. Segitzeko  azpikia edo kosteletak prestatzen ahal dituzue.
 
Ezne axurkiak gustu goxoa du, haragi arina da.
 
Bere erretzeko labean ezartzen ahal duzue 180°-tan, gustu guzia atxikiko du. Axala  puska bat gehiago errea eginen zaio eta bere jusa atxkiko du. Jus horrek gustu ainitz gehituko du txitxiari.  
 
Gure koperatiboko haragiak kalitatezko mozkin bat dela segurtatzen dauzue. Beraz ez duda eta gure webguneko txitxia hautatu zuen gomiter bazkari on bat eskaintzeko.